XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta gidariak: - Lasai, denak ezkutatu arte, egon lasai.

- Eta batenbatek erasotzen bagaitu? - Ez dut uste. Ikusiko dugu.

Baina sugeak ezkutatu ziren.

Eta bidaztiak arroka-kantoitik aurrera jo zuten. John Maxim aurretik. Baina hau geldi geldi jarri zen.

- Eta orain zer gertatzen da?- Harrisek - Berriz ere sugeak ala?.

Baina Johnek ganbusiarrari begiratu zion: - Ez al duzue ezer entzun ala? - Bai, zerbait bai. Kurruska bat.

- Hartz gris batena edo...?
- Horrelako zerbait - indiarrak -.

- Erasotzen bagaitu, amildegira eroriko gara.

Johnek berriro entzun zuen kurruska latz hura. Eta: - Erne, erne!.